1652 urtean du jatorria festa egun honek, herriko moja zistertarrek Familia Sakratuaren Egiptorako ihesa azaltzen duten irudiak elizako presbiterioan jarri zituztenean.
Lazkaoko urteko lehen zita nagusia izaten da Astotxo Eguna, Errege egunaren edo Epifaniaren ondorengo igandean ospatzen dena. 1652.urtean du jatorria jai honek, Zistertar komentuaren inguruan. Lazkaoko mojek Familia Sakratuaren Egiptorako ihesa azaltzen duten irudiak elizako presbiterioan jarri zituzten.
Urtetik urtera, ohitura bihurtu zen irudia ikustera joatea. 80. hamarkadan (1988 urtean), ohitura horretan beste pauso bat eman zen, herritar talde batek irudiko pasartea antzezlan bihurtu zuenean. Ordutik, 150 herritarretik gora dira kale antzerkian parte hartzen dutenak.
“Egiptorako ihesa” antzezpena
Azken 30 urte hauetan bezala, “Egiptorako ihesa” antzezlana Lazkao Txiki Zelaian izaten da, eta 150 herritar inguruk parte hartzen dute Jesus, Maria eta Joseren asto gaineko ihesaren, Herodesen dekretuaren eta haurren harrapaketaren antzezpenean.
Ohi bezala, Zawopi elkartea arduratzen da antzezpenaz. Infantodoko dukearen jauregia Herodesen jauregi bihurtzen da urtez urte, eta Lazkaoko gune historikoa, Judea. Antzezpenean Herodesek, Errege izateko jaio den haur baten berri jasoko du, eta agintea galduko duenaren kezkaz, bi urtez azpiko haur guztiak hiltzeko agindua emango du dekretu baten bidez.
Joseri eta Mariari aingeru batek emango die erabaki honen berri, eta ihes egiteko aholkatuko die. Ihesaldi honetan Belengo herria izango dute gordeleku, Herodesek bere dekretua betearazten duen bitartean.
Antzezpen nagusiaren aurretik, “Astotxo Txiki” antzezpena egiten dute haurrek, Beneditarren monasterio paretik Lazkao Txiki Zelaira. Antzezpen nagusian agertzen diren pertsonaia nagusien papera hartzen dute haurrek, eta desfilea egiten dute.
Urtero bezala, Zistetarren komentuko Presbiterioan Jesusen familiaren Egiptoko ihesaren irudiak ikusi ahalko dira eta olata salmenta ere egoten da.
Mojen elizan 1652 urtetik jartzen dituzten irudiak
ASTOTXOKO ARGAZKIAK
ASTOTXO EGITARAUA 2023
2023 an ez da Astotxo-ko «Egiptorako Ihesa» antzezpenik izango.
Astotxo eguna dela eta, igandean, ospakizun berezia izango da Lazkaoko monjetan. Izan ere, meza nagusia 11:00etan izango da eta bertan Gipuzkoako apezpikua izango dugu elizkizuna ematen beneditarrekin batera.
Gainera, urtero bezala, gregorianoko abesbatza ez-ezik, Kantaka abesbatzara ere izango da, bertan, elizkizunean abesteko. Ondoren, kontzertu saiotxo bat ere izango da.
Plazan asto erakusketa izango da.

ERREGEAK
Errege kabalgata ko argazkiak