Denda

Tradizioz, olata edo obleak Lazkao herrian egiten den Astotxo Egunean, mojetara etortzen ziren baserritar eta ingurukoei oparitzen zitzaizkien, beraien ekarpenen esker onez.

Gaur egun, obleak saldu egiten dira. Hala ere, tradizioaren esanahia bera da oraindik ere.

Erosi Astotxoko olatak hemen, eta zure izenean bidaliko ditugu urruneko familiarteko eta lagun horri !

Online salmenta, Astotxo Eguna pasatu ostean jarriko da martxan, baldin eta obleak geratzen badira. Lehentasuna emango zaie, Astotxo Egunean bertaratzen diren erosleei.