1652 urtean du jatorria Lazkaon ospatzen den “Astotxo Pesta” egun honek, herriko moja zistertarrek Familia Sakratuaren Egiptorako ihesa azaltzen duten irudiak elizako presbiterioan jarri zituztenean.
Lazkaoko urteko lehen zita nagusia izaten da Astotxo Eguna, Errege egunaren edo Epifaniaren ondorengo igandean ospatzen dena. 1652.urtean du jatorria jai honek, Zistertar komentuaren inguruan. Lazkaoko mojek Familia Sakratuaren Egiptorako ihesa azaltzen duten irudiak elizako presbiterioan jarri zituzten.
Urtetik urtera, ohitura bihurtu zen irudia ikustera joatea. 80. hamarkadan (1986 urtean), ohitura horretan beste pauso bat eman zen, herritar talde batek irudiko pasartea antzezlan bihurtu zuenean. Ordutik, 150 herritarretik gora dira kale antzerkian parte hartzen dutenak.
“Egiptorako ihesa” antzezpena
Azken 35 urte hauetan bezala, “Egiptorako ihesa” antzezlana Lazkao Txiki Zelaian izaten da, eta 150 herritar inguruk parte hartzen dute Jesus, Maria eta Joseren asto gaineko ihesaren, Herodesen dekretuaren eta haurren harrapaketaren antzezpenean.
Ohi bezala, Zawopi elkartea arduratzen da antzezpenaz. Infantodoko dukearen jauregia Herodesen jauregi bihurtzen da urtez urte, eta Lazkaoko gune historikoa, Judea. Antzezpenean Herodesek, Errege izateko jaio den haur baten berri jasoko du, eta agintea galduko duenaren kezkaz, bi urtez azpiko haur guztiak hiltzeko agindua emango du dekretu baten bidez.
Joseri eta Mariari aingeru batek emango die erabaki honen berri, eta ihes egiteko aholkatuko die. Ihesaldi honetan Belengo herria izango dute gordeleku, Herodesek bere dekretua betearazten duen bitartean.
Urtero bezala, Zistetarren komentuko Presbiterioan Jesusen familiaren Egiptoko ihesaren irudiak ikusi ahalko dira eta olata salmenta ere egoten da.
Mojen elizan 1652 urtetik jartzen dituzten irudiak

Obleak edo Olatak salgai egoten dira
Astotxoko antzezpenaren argazkiak
Bideoak, youtube-ko kanalean: Youtube
Astotxo Eguneko egitaraua 2024
2024ko Astotxo eguna, Urtarrilare 7-an ospatuko da, eta hiru urtetan kale egin ostean, berriro
«Egiptorako Ihesa» antzezpena ikusteko eta bertan parte hartzeko aukera izango dugu.
Astotxo eguna dela eta, igandean, ospakizun berezia izango da Lazkaoko mojetan. Izan ere, meza nagusia 11:00etan izango da.
Gainera, urtero moduan, Gregorianoko abesbatza ez-ezik, Kantaka abesbatzara ere izango da bertan, elizkizunean abesteko.
Ondoren, mojek salda eskaintzen dute, bertara inguratutako guztiei.
Aukera paregabea da ere, tradizioari jarraikiz, obleak erostea mojetako eraikinean.
Plazan asto erakusketa izango da goizean zehar, Gipuzkoako enkarterri astoen lehiaketaren barne. Guztiak, euskal arraza autoktonoko astoak.
13:00 an izango da EGIPTORAKO IHESA Antzezpenaren saio garrantzitsua, Lazkao Txiki zelaian.
